LITERATURA

Julene Azpeitia lehiaketa, Durangon

Betiko legez, Durangoko Udalak deialdia egin du euskarazko ipuin, olerki eta bertsoen/koplen sailetan. Eskaturiko lanak entregatzeko azken eguna apirilaren 28a izango da.

Lehiaketaren xedea da euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea eta indartzea eta, aldi berean, lan sarituak argitara ematea. Alde batetik, Durangoko eskoletan ikasten ari diren ume eta gazteei (11 urtetik 18ra bitartekoak) zuzenduta dago, eta baita ere beste herrietako eskoletan ikasten ari diren ume eta gazte durangarrei. 18 urtetik gorako sarietara, ostera, edonor aurkez daiteke.

Lanok euskaraz idatzita egongo dira, eta argitaratu gabeak beharko dute izan. Idazlanean ez da egilearen daturik jarriko, lema bat soilik. Egilearen datuak (izen-deiturak, adina, maila, telefonoa, posta helbidea eta helbide elektronikoa, kategoria eta saila, eta lanaren lema) kartazal batean sartuko dira eta azalean lanari jarri zaion lema bera idatziko da. E-mailez bidalitako lanen kasuan, ipuina, olerkia edo bertsoa/kopla pdf formatudun fitxategi batean bidaliko da “ipuina”, “olerkia” edo “bertsoa/kopla” izenarekin, eta egilearen datuak “egilea” izeneko beste pdf formatudun fitxategi batean.

Bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button