IKUS-ENTZUN

Fas zineklubak “Converso” aurkeztuko du “Prezinebi” egitarauaren baitan

Fas zineklubak emanaldia berezia egingo du gaur Zinebi jaialdiarekin elkarlanean, izan ere, David Arratibel euskal zinegileak Converso (2017) izeneko dokumentala aurkeztuko du. Horrekin batera, erlijio-musikako kontzertu bat izango da. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko biolinista Elena Murguiak viola da gamba instrumentua joko du. Proiekzioa eta kontzertua Campos Antzokiko Cupula aretoan izango da.

David Arratibel  Converso filmaren zuzendaria emanaldian izango da, eta hark azalduko ditu filmaren zehaztasun guztiak. Pelikulak lau gai jorratzen ditu: elizako organoa, familia, harmonia eta fedea. Lau gai horiek tarteko, zuzendariaren arrebak katolizismora bihurtuko dira eta zinegilea konbertsio hori islatzen saiatu da dokumentalean.  “Norberaren aldaketa horren mekanismoaren atzean zer dagoen ulertzen saiatuko da”

Hala, Converso izenburuaren gaztelaniazko esanahi bikoitzetik abiatuta, elkarrizketak agertuko dira filmean.  “Zuzendaria aulki batean eseriko da, eta aulki hori besteen zein beraren aitorleku bilakatuko da, etxeko ispilua baino ez den ispiluaren aurrean galderak egitean. Familia-filma, bilaketa pertsonal eta guzti eta galdera zinematografiko garrantzitsuarekin: Izpiritu Santua gure etxean sartzen bada, hari buruzko pelikula egitea posible al da?”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Show More

Related Articles

Back to top button