LITERATURA

Emakumeei eta literaturari buruzko tailerra Bilbon

Emakumeei eta literaturari buruzko tailerra abiatuko da irailaren 16tik abenduaren 16ra bitarteko astearteetan, XIX. mendeko emakume idazle iparramerikarrak izenburupean, Bilboko Foru Liburutegian.

Josune Muñozek emango duen tailerrean, garai hartan Ipar Amerikan zeuden kultura indigena, anglosaxoia eta afroamerikarraren literatura-lan esanguratsuenak aztertuko dira. Horretarako, Emakume indiarrak: Pocahontas-etik (1607) Louise Erdrich-era; Emakume europarren helduera; Emakume afroamerikarrak eta esklabotasunaren literatura; Mugimendu abolizionista: La cabaña del tío Tom; Emily Dickinson idazlearen poemagintza edo New Woman: emakumezko literatur eredu berriak izeneko gaiak tratatuko dira, besteak beste.

Saioak teorikoak eta praktikoak izango dira, eta horretarako, parte-hartzaileak asteartero elkartuko dira irakurriko diren lanei buruz mintzatzeko. Lan-material batzuk banatuko dira tailerraren hasieran.

Tailerra doakoa da eta inskripzioak irailaren 13ra arte egin behar dira, liburutegian bertan, telefonoz (946082487) edo posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).

Gaztelaniaz izango da saioak, eta irailaren 16tik abenduaren 16ra bitarteko astearteetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko tailer aretoan (Diputazio kalea, 7. Bilbo).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button