IKUS-ENTZUN

Zinegoak jaialdiaren “Ohorezko Saria” Émilie Jouvet zinegile frantsesarentzat

Gaur, Zinegoak jaialdiak (otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte) edizio honetako Ohorezko Saria nor izango den jakinarazi du. Émilie Jouvet zinegile frantsesa izango da aurtengo sariduna. Jouvetek Ohorezko Saria Zinegoakeko Inaugurazio Ekitaldian jasoko du, otsailaren 19an, 20:00etan Arriaga Antzokian.

Zinegoakeko zuzendari Pau Guillenek azaldu duen moduan, Jouvetek, bere lanaren bitartez, “….emakumeen gorputza eta euren intimitatea borrokarako tresna bihurtu du. Ezberdin izatearen naturaltasuna aldarrikatu nahi dugu, inolako hesirik gabeko jendartea bultzatzen duten sortzaileak ezagutzera eman nahi ditugu”.

Jouvet Pariseko Arte Ederretako Eskola Nazionalean egin zituen ikasketak, eta argazkilari eta zuzendari modura egin du lan. Bere lanetan sexu askatasuna eta aniztasuna aldarrikatzen ditu. Bereak dira: One Night Stand, Too much Pussy!, Aria, eta My body my rules.  Izan ere, Zinegoaken bere azken lan biak, My body my rules eta Too much pussy, ikusteko aukera paregabea izango da.
Aria dokumentala 3, 2, 1… Zinegoak aurre-jaialdian ikusi ahalko da. Hitzordua otsailaren 18an izango da, 19:00etan BBK aretoan. Aurre-ekimen horren barruan Bilboko mugimendu, erakunde eta elkarte ezberdinekin antolatutako beste hainbat jarduera izango dira.

3, 2, 1… Zinegoak! otsailaren 14an hasiko da Guggenheim Museoko auditorioan, Hockney lanaren proiekzioarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button