Mikrofilm zine beltzeko laburmetraien nazioarteko lehiaketa da, eta aurton 3. edizioa ospatuko du. Epaimahaiaren saria 1.500€ koa izango da eta publikoaren saria 500€koa.
“Uztaileko lehenengo asteburuan Mikrofilmek Plentzian hasiko da, azkenengo bi urteetako laburmetrai onenak proiektatzeko asmoz eta berriro ere, bertako biztanleak lagun, kuxkuxeroak edota biktima bilakatzeko”.
Generoak berezkoa duen eszenatokian, eta alde zaharreko elizaren itzalpean, Mikrofilmek ekintza guztiak kanpoan programatuko ditu, hitzaldiak izan ezik. Lehiaketarako laburmetraiak, uztailaren 4 eta 5en izango dira, gaueko 22:30ean. Misterioa, umore beltza, animazioa, bideo-mappinga, beldur apur bat, kontzertuak, hitzaldiak ere izango dira.
Informazio guztia webgune zoro honetan duzue.
