LITERATURA

“Arratiako Kalenturak”, Ipuin Erotiko Lehiaketa

Arratiako Kalenturak Ipuin Lehiaketaren bigarren edizioa martxan da. Lanak azaroaren 30era arte bidali ahal dira. Hiru sari emango dira: irabazleak 600 euro jasoko ditu, bigarrenak 400, eta Arratiako ipuinik onenak 250 euro jasoko ditu. Sari banaketa erotismoa gaitzat daukan kultura ekitaldi batekin batera egingo da Lemoako Kultur Etxean, Gabonaldian.

Arratiako Kalenturak Ipuin Erotiko Lehiaketa Basauri eta Dimako ipuin erotikoen lehiaketen oinorde eta segida da. Zertu Kultur Elkarteak hartu zuen bere gain 2019an, Arratiako udalekin elkarlanean antolatzeko ardura. Igaz, Igorreko Udalarekin antolatu zen, eta aurten, 2020an, Lemoako Udalarekin batera antolatu da.

Lehiaketan parte hartu nahi baldin baduzue, adi honakoei: lehiaketa honetan hamasei urtetik gorako edozeinek parte hartu ahal du. Lan guztiak erotikoak izan behar dira eta euskaraz idatziak. Lanen luzera lau eta zortzi orrialde artekoa izango da. Ipuinetan ez da egilearen daturik ipiniko, izenburua bakarrik. Egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren izenburua) gutun-azal baten sartuko dira eta horren azalean lanean ipini den izenburu bera ageriko da.

Lanak eta datuak, honako helbide honetara bidaliko dira: Zertu Kultur Elkartea, Herriko Plaza 24, 48142 Artea (Bizkaia). Posta elektronikoz helbide honetara: begitu@topagunea.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button