ARTEA

“Praktika Artistikoen eta Kultura-Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea” masterra

Uharte Arte Garaikideko Zentroak (Uharte Zentroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bultzatua, Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterra egiteko izen ematea zabalik dago Uharte Zentroan.
Masterraren helburua “diziplinaz gaindiko ikerketa-esparru bat eskaintzea da, praktika artistiko garaikideak birpentsatzeko, esperimentazio metodologikoa eta lekuan lekuko pedagogiak lehenesten dituen hezkuntza-programa bat”.

2022-23 ikasturtean honako artista hauek parte hartuko dute lantegi praktikoetan: Cabello-Carceller, João Fiadeiro, Marta Echaves, Maddi Barber, Ibon Aranberri, Marc Vives, Elo Vega,  Rogelio López Cuenca, eta Peio Aguirre.

Ikerketa, ikasketa kulturalak eta praktika artistikoak bateratzeko guneak aztertu nahi dituzten ikasleei eta arte- eta kultura-arloko profesionalei zuzenduta dago (artistak, teorialariak, ikertzaileak, komisarioak, hezitzaileak, etab.) ekimena.

Hemen kontsultatu ahal dituzue ekimenaren nondik norakoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button