MUSIKA

Dantz Festivalaren bederatzigarren edizioa

Asteburu honetan, abuztuaren 29 eta 30ean, Dantz jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo da Donostian. Miramongo Anfiteatroko oholtza gainean Sama Abdulhadi palestinarra, AEBetako Octave One bikotea eta Helena Hauff alemaniarra izango dira. Aipagarria da Sama Abdulhadi Palestinako elektronika eszenaren ahotsa, erresistentzia eta askatasunaren ikurra dena.

Bidegurutzeak lelopean, Dantzek ezberdinen arteko espazio komunak esploratzea proposatzen du, eta gai horrekin lotutako proposamen kultural sorta bat egin du. Adibidez, adimen artifiziala baliatuz musika ekoizteko tailerra izango da, Flavio Banteriaren eskutik, eta Juan Tosinaren eta Paul Latabururen lanak biltzen dituen Bidegurutzeak erakusketa inauguratuko da ArteUparte galerian.
Mahainguru bat ere egingo da Jaime de los Ríos (Arteklab) moderatzailearekin, eta Unai Ruiz (Zine-Lab), Amaia Navascués (Artaziak Koop.) eta Oier Etxeberria hizlariak izango dira. Diziplinen arteko bidegurutzeei eta horien ikaskuntzari buruz hausnartuko da bertan.

Programazioa Euskal Herriko eta Estatuko hainbat artistak osatuko dute: Baldman (Madril), Rec_Overflow (Madril), Borja S (Bilbo), Celia Carrera (Iruña), Hugo (Castro Urdiales), Nelli (Castro Urdiales), Irune Muguruza (Irun), Koldo Intermusic (Donostia), Ladrillovitz (Valentzia), Obrium(Iruña), Bitter Ama (Iruña) eta Zatibi (Azkoitia).

Informazio guztia hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button