BESTELAKOAK

“Arraro” album ilustratua

Arraro album ilustratua Uribe Kostako hiru emakumeren hazia da. Garazi Basterretxearen hitzek adartutako hazia, Irati Perezen pintzeletan loratutako hazia eta Maddalen Cuñadok sopeloztarrek berridatziz sustraitutako hazia.

Album ilustratu hau Tosuko landan bizitakoak utzitako arrastoaz dago osatua, bertan ereindako erresistentziaren omenez eta orohar, munduan lurra borrokatzen dutenen omenez. Izan ere, lurra kentzen digutenean zer da geratzen zaiguna? Non dago lurraren memoria?

“Gurea baden hazi hau denon etxeetara helduko den lora izan dadin, haziaren ureztatzeak kolektiboa behar du izan. Ipuina inprimatu ahal izateko aurresalmentari ekingo diogu. Horretarako Arraro postalak sortu ditugu. Hamabost euroren truke arraro postala erosten duenari, aleak inprimatzen ditugunean Arraro album ilustratua emango diogu. Bi bertsio desberdin inpimatuko ditugu: Sopelako euskaraz eta Euskara Batuaz, aurresalmentan bakoitzak zein bertsio nahi duen zehaztu beharko du”.

Gehiago jakin behar izanez gero arraro.albumilustratua@gmail.com helbidea duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button