MUSIKA

Gazte Talent 2023 lehiaketa

Gazte Talent, talde berri eta bakarlarien lehiaketa, Jimmy Jazz Elkarteak bere bederatzigarren edizioan antolatu du, Laboral Kutxa, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Araba Euskarazekin batera. Azaroaren 17ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.

Bertan, parte hartu ahal izango dute Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek.
Parte hartzeko bi kategoria egongo dira, taldeetako kideen edo bakarlarien adinaren arabera:
– Gazte Talent saria: 14-24 urteko gazteentzat.
– Gazte Talent Laboral Kutxa saria: 25-35 urteko gazteentzat.

Sariak honako hauek ak izango dira: Gazte Talent saria, kategoria horretako irabazleak 1000 euroko laguntza eskuratuko du. Eta Gazte Talent Laboral Kutxa saria, kategoria horretako irabazleak 1000 euroko diru laguntza emango zaio. Gainera, accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat (500€) eta accesita emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenarentzat (500€).

Talde finalistek hogeita hamar minutu inguruko kontzertua prestatu beharko dute eta epaimahaiaren aurrean zuzeneko emanaldia emango dute. Horretarako, errepertorio zabala izan beharko da eskatzen den denboraz aritu ahal izateko.
Bi finalak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira.

Betebeharreko eta jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button