IKUS-ENTZUN

“Arkitektura zinean: Bulegoak” izeneko zine zikloa amaitzear

Euskadiko Arkitektura Institutuaren Arkitektura zinean: Bulegoak zine zikloa gaur amaituko da, azken saioarekin. Lehenengo edizio honetarako aukeratu den gaia bulegoak izan dira, pertsonen bizitzan oso presente dauden eguneroko espazio arkitektonikoak baitira. Ziklo honetan Armas de mujer filma ikusi ahal izan da Pedro Torrijosen aurkezpen batekin; Playtime Garbiñe Ortega zinegile kuradoreakin, eta Her Kristine Guzman Gaztela eta Leongo Film Commission arduradunarekin.

Gaur, uztailak 4, 19:00etan, Billy Wider zuzendariaren El apartamento filma proiektatuko da Euskadiko Arkitektura Institutuan. Pelikularen aurkezpena Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Informazio Zientzietan lizentziatua den Marcel Benedito kazetariaren eskutik izango da.

Billy Wilderren 1960ko filma 60ko hamarkadako lan-harremanei buruzko satira samur eta argia da. Beneditoren arabera, film honetan “giza gatazken isla gisa, bulego irekiko paisaia agertzen da, non pertsonek inurri deshumanizatuak diruditen. Bulegoak garai hartan zuen zeregina aztertzen da.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button