ESZENA

Errusiar Armadako Kosakoen Baleta Balmasedan

Kosakoek dantza eta musika fusionatzen dituzte teknika eta ohitura herrikoirik zaharrenak elkartuz. Gerrako eta maitasunezko dantzak zein musika zuzenean eskaintzen dituzte Kosakoen Armadaren Orkestrak eta taula gainera igotzen diren 32 dantzariek. Akrobazia handietan, borroketan, amodiozko dantzetan, maisutasun handiz erakusten dituzte beraien gaitasunak.

Errusiar Armadako Kosakoen Baletak mundu guztian sustatu duen interes kulturala dela eta, Errusiako Kultura Ministerioak Ohoreko Aipamena eman dio Iván Gromakov Ivanovichi. Konpainiak I. saria lortu zuen Errusiar Estatuaren Telebistaren Dantza eta Ohituren Jaialdi Nazionalean.

Errusiar Armadako Kosakoen Baletak Balmasedan egingo duen ikuskizuna bi ordukoa izango da. Honako hauek ikusi ahal izango dituzue: Tsarren guardia aldaketa ospetsuen koreografien jatorria, dagekin, pikekin, ezpatekin borrokak, dantzak, ohiturak, musika eta akrobaziak eta lur-arraseran dantzak egiteko duten izugarrizko gaitasuna. Horrekin guztiarekin txundituta uzten dute mundu osoko publikoa emanaldi bakoitzean.

Balmasedako Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button