ESZENA

Torturaren gaineko antzezlana

Pedro Casablanc protagonista eta Carles Alfaro zuzendari dituela, Madrilgo Studio Teatrok ekoitziriko José K. Torturado izeneko obra taularatuko dute maiatzaren 26an eta 27an Bilboko Campos Eliseos Antzokian.

Antzezlana torturaren inguruko hausnarketa da, eta testua Javier Ortiz (1948-2009) kazetari eta idazle donostiarrak burututako azken lanetakoa da.

Planteamendu eszeniko eta trama sinpleak bezain artegagarria da: José K. terrorista bat da eta bere asmoa lehergailu zartaraztea da jendez beteriko plaza batean. Poliziak atzeman egiten du, baina lehergailu lehertzear dagoenez eta denbora gutxi gelditzen denez, ordubete eskas, terrorista torturatzen dute lortuko duten informazioa dela medio hilketa saihesteko.

Horrela, testuaren egileak dilema morala plazaratzen du. Tortura zilegi horrelako egoeretan? Xedeak bitartekoak justifikatzen ditu? Nor gaiztotzen du torturak? Torturatzailea, gizartea, tortura hori agintzen duena?

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button