IKUS-ENTZUN

Arkeologia eta zinema, FICAB zinemaldian

FICAB (Bidasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa) aste honetan izango da, azaroaren 15etik 20ra bitartean. Jarduerak Orona Fundazioan, Amaia KZn, Donostiako Aquariumean eta Oiasso Museoan izango dira.

Zinemaldian jasotako 67 film eta dokumentaletatik 27 aukeratu dira emanaldietarako, guztiak toki askotatik jasotakoak, tartean Iran, Frantzia, Italia, Espainia, Georgia, Errusia, Costa Rica edo Poloniatik.

Aurten ere, jaialdiak onlineko bertsioa eskainiko du dibulgaziorako helburuari atxikirik. Bereziki ikasleei eskainia izango da Hezkuntza Saila, Orona Fundazioarekin elkarlanean antolatua, non historiari eta arkeologiari buruzko proposamen erakargarriak ikusi ahal izango dituzten. Bidasoaldeko ikasleek Amaia KZn eta Oiasso Museoan parte hartu ahal izango dute, eta Donostialdeako ikasleek berriz, Orona Fundazioaren Auditorioan.
Amaia KZan, urtero bezala, iluntzeko emanaldiak eskainiko dira, eta inaugurazio gala ere bertan ospatuko da. Nazioarteko epaimahaik amaiera ekitaldian sari banaketan parte hartuko du.

Estreinaldia azaroaren 15ean egingo dute, 19:00etan, Amaia Kultur Zentroan.

Programazio guztia jaialdiaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button