LITERATURA

“Arkanbele kantak” lanaren inguruko errezitaldia

Poema errezitaldi musikatua eta irudiz lagundua egingo dituzte Mikel Tabernak (hitza), Joseba Irazokik (musika) eta Oier Fuentesek (irudia), Berako Kultur Etxean, gaur, martxoak 10.

Mikel Tabernaren poema liburu berria Arkanbele kantak du izena.
“Nork berea du, arkanbele kanta. Eta erraz antzemango dio irakurleak poemotan Tabernaren eskuari. Izan ere, geografia fisiko eta bital batean barnako bidaian sartuko gaitu liburuak, Bidasoaldera bezala Iruñeko atzerrira eramango gaituena, haurtzarora eta 36ko gerrara, solastatzeko eta isiltzeko modu batera, gaztaroko lagunartera eta aurreneko sexu-jolasetara, gure baitako izaera gordera, bizitza gozatzeko modu batera… Desagertzeko arriskuan omen dago arkanbelea, baina zaila da sinestea, bizitza zelan zukutzen duen ikusita, haren kantua adituta.”

Lan hori Susa argitaletxeak kaleratu du, eta bertan irakurri ahal dituzue liburu horretako poema batzuk.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button