ESZENA

“Antzerki Garaia” Beasain eta Ordizian

Ados Teatrok antzezturiko Idiot Txou lanarekin hasiera eman zaio Beasain eta Ordizian egiten den Antzerki Garaia ekimenari. Urtarriletik apirila bitartean saio bana ikusiko da herri bietan.

Ordizian izan zen joan den astean lehen hitzordua. Beasaingo Usurbe Antzokian, hil honen 20an, No te vistas para cenar izeneko saioa oholtzaratuko du Txalo Produkzioak. Obra honetan hauxe kontatzen da: “Mercedesek bere ama bisitatu behar duela baliatuz, Fernandok bere maitalea, Susi, asteburua berarekin igarotzera gonbidatu du. Baita Karlos ere, zurigarri gisa. Susana izeneko sukaldaria ere kontratatu du, dena hobe ezina izan dadin. Baina gauzak ez dira berak pentsatu bezala irteten eta gau erromantikoa, agerian ez geratzeko itxurak egiten dituztenen gau zalapartatsu bilakatuko da”.

Otsaileko saioak honakok izango dira: 17an, Ordizian, Jainko basatia (Txalo produkzioak); eta 24an, Beasainen, Koaderno zuri (Hika Teatro). Martxoan, La Mordiente teatrok Crack!La rebelion de las lagrimas lana eroango du Ordiziara, eta Artedramak Francoren bilobaren gutuna saioa, Beasainera. Apirileko saioak hauexek izango dira: 7an, Beasainen, Desoxirribonukleiko (Glu-Glu), eta 21ean Ordizian, Sarean kateatuak (Nomofobikak).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button