BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehen saioa

Igande honetan, Berrizko Kultur Etxean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen lehenengo saioa jokatuko da, 17:30ean.
Lehenengo saio hori jokatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira: Aitor Bizkarra Ruiz (Durangaldea), Beñat Romero (Durangaldea), Iñaki Lersundi (Lea-Artibai), Lander Ibarluzea (Lea-Artibai), Mikel Galarza (Hego Uribe) eta Peru Vidal (Uribe Kosta). Kantatu beharko gaiak Itxaro Juaristi (Durangaldea) arituko da, eta epaimahai lanetan Jon Jaio Aiartzaguena (Durangaldea), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lea-Artibai) eta Miriam Juaristi Urizar (Durangaldea) ibiliko dira.

Hurrengo saioa, Bermeon jokatuko da, apirilaren 17an, domeka. 18:00etan izango da saioa Kafe Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button