Nontzeberri

Maurice Sendak-en “Gaueko sukaldean”

Sendak-en lanak argitaratuko dituzte Kalandraka eta Pamiela argitaletxeek 2014an. Piztiak bizi diren lekuan albumarekin hasitako trilogia In the night kitchen eta Outside over there tituluekin osatuko da.

Idazle eta ilustratzaile estatubatuarraren hamar titulu argitaratuko dituzte aurten, eta 2015ean obra gehiago etorriko dira. Argitalpen horiek guztiak beste lau hizkuntzetan argitaratuko dira (gaztelania, galegoa, katalana eta portugesa).

Lehen titulua In the Night Kitchen izango da (Gaueko sukaldean, Manu López Gaseniren itzulpenarekin). Sendaken haurtzaroko oroimen batzuk bildu ziren bertan, Winsor McCay egilearen eragina erakusten duen 1970eko album batean. Estatubatuar gizarteko sektore kontserbatzaile batek zentsuratu zuen album hori, haien ustez ilustrazio batzuk gaitzesgarriak zirelako; hala ere, laster kultu-liburu bihurtuko zen.

Gaueko sukaldean euskal irakurleek gozatu ahal izango duten bigarren obra izango da, duela urte batzuk argitaratutako Piztiak bizi diren lekuan Sendaken obrarik ezagunenaren ondoren. Gero, Outside over there dator 1981ekoa, Sendakek bere obrarik pertsonalena.

Maurice Sendakek ibilbide artistiko eta literario luzea du eta sari garrantzitsu batzuk jaso dizut, hala nola, Hans Christian Andersen Saria, Laura Ingalls Wilder Domina edo Astrid Lindgren Saria.

Exit mobile version