Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketan badituzte saridunak! XVI. edizio honetan, guztira, 53 taldek hartu dute parte: 37 Pop Rock talde eta 16 Metal talde. Horietatik 3 leioaztarrak, 32 Euskal Herrikoak eta 18 beste jatorri batzuetakoak izan dira.
Metal modalitatean honako hauek izan dira finalerako izendatutako taldeak: Black Ocean Witness (Erandio) eta Gabezia (Donostia).
Pop Rock modalitatean, berriz, datozen hauek: Sonograma (Madrid) eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies (Donostia)
Euskarazko abestirik onena sari bereziaren irabazlea Lumi (Lapurdi) taldearentzat izan da Haritza kantagatik. Azkenik, Leioako Udala saria: bertoko Jarrera taldearentzat izan da.