ARTEA

Alhóndigabilbaok “El Contrato” erakusketa aurkeztu du

Atzo beharrezkoak ziren aurkezpenak egin baziren ere, gaur berton abiatuko da El Contrato erakusketa urtarrilaren 11ra bitartarte, AlhóndigaBilbaon.
Erakusketa honek zinema, eskultura, argazkigintza, poesia, audioa, antzerkia edo dantza diziplinetan aritzen diren hogei bat artistaren lanak biltzen ditu. Artistok, honakoak dira: Eulalia Abaitua, Lawrence Abu Hamdan, Agency, Elena Aitzkoa, Malús Arbide, BADco, Ricardo Basbaum, Josu Bilbao, Kajsa Dahlberg, Jon Mikel Euba, Luca Frei, El Contrato irakurketa taldea, Arne Hendriks, Joost Janmaat eta Jasper van den Berg (Academy of Work), Iñaki Imaz, Jeleton, Teresa Lanceta, Karl Larsson, Arantxa Martínez, Asier Mendizabal, Adriana Monti, Rabih Mroué, Carme Nogueira, Anxela Caramés eta Uqui Permui (Contenedor de feminismos), Itziar Okariz, Catarina Simão, Daniel Steegmann Mangrané, Gertrude Stein, Teatro Ojo, Wendelien van Oldenborgh.

El Contrato proiektua hainbat ekimenek osatu dute. Lehen urtean zehar, irakurketa talde bat jarri zen martxan testu-sail baten inguruan. Saio hauetako helburua esan gabe eta oro har onartutako akordioek nola baldintzatzen dituzten ekintzak eta egoteko eta jokatzeko moduak ikertzea izan zen. Hamabi irakurketa saioen zehar garatutako gogoetak eta eztabaidak reformulatzen dira erakusketa osatzen duten 12 sailetan. Erakusketa hitzaldiekin, zinearekin, ekintza performatiboak eta proposamen eszeniko desberdinekin osatzen da.

Proiektuaren irakukerketa-taldeak berriz bilduko da erakusketa ikusgai egongo den hiru hilabeteetan eztabaida berriak sortarazteko. Erakusketak hamabi atal ditu, egin diren irakurketa-saioak ere hamabi izan baitira. Taldean izandako eztabaiden emaitza dira titulu hauek: kontratu soziala eszenaratzea, gorputzen arteko kontratua, ekoizteko moldeei buruzko kontratua, kontratua gailu gisa, kontratua desmuntatzea, teoria eta praktikaren arteko kontratua, kontratua desklasifikatzea, idatzizko eta ahozko kontratua, kontratu pedagogikoa, kontratuaren performatibitatea, artxiboa kontratu gisa eta kontratua pentsatzearekin.

Hogei bat artistaren lana biltzeaz gain, hainbat jarduera egongo dira Erakusketa Aretoan, adibidez, hitzaldiak, performanceak, zinema-programa eta irakurketa-talde berria. Erakusketak harremanetan jarriko ditu artearen baliabide desberdinak hala nola pintura, zinema, eskultura, argazkigintza, poesia, audioa, antzerkia edota dantza.

Informazio zabala eta zehatza AlhóndigaBilbaok erakusketa honetarako propio zabaldu duen web espazioan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button