ARTEA

“Argazkilaritza Maiatzean” programa, Eibarren

Eibarko Klub Deportiboko argazki-batzordeak argazkilaritzari buruzko Argazkilaritza Maiatzean programa jarriko duen bidean hil honetan. Argazkilaritza Maiatzean klasiko horretan, hilabete batez, irudiaren mundura hurbilduko dira zaleak hainbat erakusketen, tailerren, kaleko topaketen eta argazki-rallyaren bidez.

Ohikoa denez makina bat erakusketek hartuko dute protagonismoa, honakoek: Jose Luis Tejedorren erakusketa; XLVII. Nazioarteko Gipuzkoa Sariaren erakusketa; Eibarko Klub Deportiboaren talde erakusketa; Raval-eko jendea, Sasha Asensioren argazki-erakusketa; Marijose Cueli Zabalaren erakusketa; A rapa das bestas, Javier Ortizen erakusketa; Jose Agustin Gurrutxagaren erakusketa, eta Javier P. Ferrerasen erakusketa.

Horiez gain, Fran Nietok tailer bat eskainiko du. “Jakitea adimenak zelan barneratzen duen errealitatea eta transmititu nahi dugun mezua osatzeko zelan eraiki behar dugun asko hobetzen ditu gure lanaren emaitzak. Zoritxarrez, aipatutako lan hori kamara lepotik zintzilik daramazula urte asko pasatu ondoren egiten da, lehenbailehen ikasi beharko genukeenean. Ikastaro honetan argazki bat interpretatzeko behar ditugun oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditugu, pertzepziorako ditugun puntako ezagutza zientifikoetatik abiatuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button