MUSIKA

Maceo Parker eta Eric Sardinas, Getxoko asteburu blueszalean

Maceo Parker artista estatubatuarrak Getxo&Blues Jaialdian parte hartuko du gaur. Jaialdiaren xedea estilo horren aniztasuna erakustea da, larunbatera arte.

50 urtetik gorako ibilbidea duen musikaria erreferentzia da funkaren munduan. James Brown, Ray Charles, De la Soul, Living Colour eta Prince bezalako musikari mitikoekin aritutakoa da saxofonista estatubatuarra. 90eko hamarkadaren hasiera bakarlari lanean hasi zenetik, estilo pertsonal berezia eta iraultzailea garatu du, zuzeneko saioetan nabarmentzen dena.

Igandean, halaber, Eric Sardinas-en kontzertua programatu da. Gitarra-jolea Getxora etorriko da hirugarren aldiz, Big Motor taldearekin. Maisua da gitarra resofonikoarekin , eta Boomerang azken lanaren kantak joko ditu.

Betiko legez, eta kontzertu handiez gain, Algorta The Piper´s Irish Pub aretoan beste kontzertu batzuk programatu dira 23:00etatik aurrera. Hala, bihar, larunbata, Willy Endaya & Ernesto Sabas Blues taldea arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button