ESZENA

Oskarbi dagoen zeruko ekaitza

Cielo Ras0ren Tormenta izeneko koreografia Lasartera helduko da datorren larunbatean, abenduak 17, XX. Dantza Zirkuituaren eskutik. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bidez antolatzen duen ekimenean 33 konpainiaren 71 emanaldi eskaintzen ari dira urtarrila eta abendua bitartean, 22 antzeztokitan.

Cielo Ras0 konpainiaren Tormenta obraren sinopsia honetan datza:  “Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen”.

Teatro de Açucar (Brasil) eta Igor Calonge (Euskadi) konpainien elkarketatik sortu zen Cielo RasO dantza garaikideko konpainia, 2009an. Igor Calongek zuzendurik, hamar dantza-ikuskizun baino gehiago aurkeztu ditu hainbat formatutan. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button