IKUS-ENTZUN

Argazkigintzaren historia 26 zine emanalditan

Zarauzko Photomuseumek argazkigintzaren historia ardatz duen 26 emanaldiko Atea Ireki zine zikloa atondu du. Zikloa gaur hasiko da eta uztailaren 11ra arte iraungo du.

Gaurko emanaldia 19:00etan hasiko da Argazkigintzaren Gozamena izenburupean. Hala, XIX. mendeko amaiera aldean eta XX. mendearen hasieran Francis Frith, Samuel Bourne, Lewis Carroll edo Julia Margaret Cameron argazkilariek, besteak beste, argazkiak egiten zituzten haien bidaietan. Garai hartan, jakina, egun baino askoz zailagoa zen irudiak egitea bidaietan. XIX. mendearen amaiera aldera, baina, George Eastman-ek bere asmakizuna zela medio, argazkigintza hedatzean gauzak erraztu zituen.

Akaso, J.H. Lartigue da argazkigintzaren gozamena ondoen adierazten duen argazkilaria, horrexegatik delarik kapitulu honetan zabalen tratatutako argazkilaria.

Zikloari buruzko xehetasun guztiak Photomuseumen webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button