ARTEA

Argazkien Bilera, Zarauzko Photomuseumen

Zarauzko Photomuseumek urtero antolatzen du Argazkien Bilera. Aurtengo ekimena gaurtik aurrera abiatuko da, eta bere XXII. edizioa izango da.

Ohikoa denez herriko hainbat erakustokitan paratuko dira erakusketa desberdinak, ikusleak behar bezala goza ditzan. Hala, Photomuseumen bertan,  8x Seriea, 8 begirada izeneko erakusketa antolatu da. Erakusketa honek Fujifilm-en X Seriearen erabiltzaileen, 8 argazkilarien begiradak biltzen ditu: Javier Garcia Blanco, Francisco Tomas Cegarra, Julian Redondo,  Jose A. Padín, Javier Miron, Jon Diez, Jontxu Fernandez eta  Rafael Garcia Marquez. 

Sanz Enea galerian, Iñaki Caperochipi argazkilariaren lanak ikusteko abagunea egongo da. Bidea, horrela deitzen da bidaien inguruan aurkezten duen bere azken erakusketa, hainbat egutegietan argitaratu izan diren argazkiez osatua.

Torre Luzean, Rafael Serras-en lanak paratuko dira. Diseinu ikasketak, Donostian eta Bartzelonan burutu zituen egile honek. Madrilgo E.C.A.M., zine eta ikus-entzunezko eskolan, zuzendaritza artistikoan diplomatua da. Bere ibilbide profesionalaren hastapenak, diseinu grafiko eta ilustrazioan izan ziren, Elkar eta Elhuyar-entzat, eta besteen artean, hainbat disko-azal, kartel eta ilustrazio egin zituen.

Zazpi galeriak, Adrián Ruiz de Hierro argazkilariaren ikuspegiak jasoko ditu. Iparralderanzko bazterbidean izena jarri dio erakusketari. N1-ak bere inguruan izan zuen suspertze ekonomikoa desagertu egin da. Lan hau gaurko egoeraren erreflexu bat da, herri baten hazkunde bizkor bezain zorotik herri motel eta ahaztura pasatuz, erakusketan agertzen diren hainbat leku bezala.

Erakusketa guztiak maiatz eta ekainera bitartean ikusi ahalko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button