ARTEA

“Etorri beharrekoa iritsi da” erakusketa, Donostiako KMKn

Etorri beharrekoa iritsi da izenburuko erakusketa egun bizitzen ari garen uneari buruzko erakusketa bat da. Erakusketa irailaren 26a arte izango da zabalik. Juan Antonio Álvarez Reyes, Alicia Murría eta Mariano Navarro dira komisarioak.

Erakusketan parte hartzen duten artista kopurua handia da: M-15 Artxiboa, Cecilia Barriga, Sarah Browne, Carolina Caycedo, Peter Coffin, David Diao,  Druot, Lacaton & Vassal, Ecosistema urbano, Yona Friedman,  Dionisio González, Iratxe Jaio & Klaas van Gorkum, Tellervo Kalleinen & Oliver Kochta-Kalleinen, Anna Moreno, Mika Taanila, Alain Tanner, The Temple Crew, Stefanos Tsivopoulos, Mona Vatamanu & Florin Tudor, Zemos98 …

Koldo Mitxelena Kulturunearen arabera “garaiotan egonezin eta haserre erradikal bat ari da gizarte mendebaldarra zeharkatzen, hain justu globalizazioaren lehen krisialdi handitzat kalifikatu denak, gaur egun batez ere Europa hegoaldeko herrialdeak eta, zehatzago esanda, Espainia astintzen ari den horrek, jada hainbat urte egin ondoren. Krisialdi horrek lehen planora eraman ditu estatuen ahultasuna eta nazioarteko gobernu egituren ezgaitasuna, (…) Krisialdia eragin duten botere politiko eta ekonomikoen oinarri ideologikoak eta jarduerak aztertu ondoren, gizarteko sektore zabaletan ari da errotzen eraldaketa sakonak behar direlako eta aldaketa horietan herritarrek eragile aktibo izan behar dutelako ideia”.

Hiru ideiaren inguruan ardaztu da erakusketa: Lehena Utopia suspertu da izenekoa da; Modernitatea, proiektu osagabea? deitu da bigarrena, eta azkenik, Etorkizuna hemen daukagu izenekoa dago.

Etorri beharrekoa iritsi da erakusketan gai honen inguruko ikuspegi anitza eskaintzen da, bideo, instalazio, pintura, marrazki eta argazkien bidez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button