BESTELAKOAK

Argazki lehiaketa abiatu du Aramaioko Udalak

Aramaioko Udalak argazki lehiaketa antolatu du 2013ko egutegia eta argazkien bilduma osatzeko. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztuko beharko ditu azaroaren 7rako.

Argazkiak CD batean aurkeztu beharko dira .jpg formatuan. Horretaz gainera, gutun-azal itxi batean egilearen datuak aurkeztu beharko dira. Argazkietan pertsonen potretak agertzen badira, pertsona horien baimena ere aurkeztu beharko da.

Sariei dagokienez, irabazle nagusiak 200 euro eskuratuko ditu. Lehen aipatu denez, lehiaketako argazkiak 2013. urteko egutegia egiteko izango dira, beraz, urtaro bakoitzeko argazki onenak ere saria jasoko du, 100 eurokoa, hain zuzen ere. Lau horiez gain, beste zazpi argazki aukeratuko dituzte egutegi hori osatzeko.

Argazkiak azaroaren 7rako aurkeztu beharko dira Aramaioko udaletxean edo kultura etxean.

Ekimenarekin loturiko xehetasun guztiak Aramaioko Udalaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.