
Arancha Goyeneche (Santander, 1967) artistak Sticked Paintings izenburuko erakusketa paratu du, Bilboko Marzana espazioan, ekainaren 20ra arte.
Artista kantabriarrak azken bi urteotan garatutako egitasmoa jarri du ikusgai Bilboko galerian. Juan Martinez Mororen arabera, Goyenecheak diziplina piktorikoa, medio berriak, lengoaia abstraktua eta optika landua biltzen ditu bete obran. Izan ere, optika landu eta fin horrek protagonismoa handiagoa hartu du, zeramika esmaltatuak dituen kalitate plastikoak direla-eta.
Bada, kantabriarrak Sevillako Pilatos Jauregira eginiko bisitaldiak bere biziko eragina izan du Marzanan dagoen instalazioan; hain zuzen ere, Jauregi horretako azulejo mudejarren influentzia nabarmena da. Horren harira, Goyenechek proposamen erabat garaikidea jarri du erakusketan, aipatutako azulejoen argi, esmalte, dir-dir eta geometri fraktaletatik abiatuta.
Horretarako, binilozko 1.000 zati txiki eta autoitsaskor sortu ditu, eta azulejo gisa erabili, mural bat egiteko.