ESZENA

“Arabako plazetan” zirkuituko ikuskizunak asteburu honetarako

Aurten ere, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekalek (Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak) elkarlanean antolatu dute Arabako plazetan eszena zirkuitua.
Arabako kale arteen zirkuitua da eta uda osoan Arabako herrietan barna hedatzen ditu antolaturiko ikuskizunak. Hirugarren edizioa martxan dago aspalditik, eta programaren barruan, 39 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu dira lurraldeko beste horrenbeste udalerritan, non 23 konpainiak (haietatik 7 Arabakoa) jardungo baitute maiatzetik urrira bitartean.

Asteburu honetan makina bat ikuskizun dituzue euskal antzerkiaz gozatzeko. Hala, bihar, uztailak 23, Zubillaga herrian, Ganso&Cía taldeak Panoli Kabareta antzezlana oholtzaratuko du. “Artista izan nahi zuten. Autolaguntza liburu bat irakurri zuten. Esperientziarik izan ez arren, beraiengan konfiantza izatea erabaki zuten. Autoestimu gaindosi horren emaitza da PANOLI KABARETA. Zirku edota vodevil-aren historian ez dira oroituak izango, baina behintzat barre batzuk botako ditugu.”

Egun berean ere honakoa lan hauek: Lapuebla de Labarca herrian, Maite Guevara konpainiak ¡Qué Buen Día! izeneko pieza egingo du; Azazetan, Xabi Larreak UP!!! egingo du, eta azkenik, Lekora herrian Zirkugintza taldeak Zirkoteke pieza karrikaratuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button