BERTSOTAN

Arabako Kuadrilla artekoaren azken finalerdia

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketaren 4. finalerdia igandean antolatu da Gillerna herrian. Bertan lau talde arituko dira, goizean Gasteizko Gorringo taldea eta Zuia-Urkabustaizko Arlobiko bardoak, eta bazkalostean, Gasteizko Errexala eta Aramaixoko taluek taldeak.
Bigarren saioaren ostean, goizeko eta arratsaldeko talde irabazleen arteko lehia izango da eta honela erabakiko da zein talde izango den finalista apirilaren 5eko final handian.

Urtarrilean abiatu zenetik, 14 taldek hartu dute parte lehen fasean. Bigarren fasean talde bakoitzak finalerdi batean parte hartuko du, lehen finalerdia Narbaizan jokatu zen, bigarrena Aramaion,  hirugarrena Amurrion eta azkena, igande honetan, martxoaren 23an Gillernako txokoan.

Apirilaren 5ean izango da finala eta eguerditik arituko dira kantuan lau taldeak Gasteizko kaleetatik, bazkaria eta ondoren bi onenen arteko finala jokatuko da. Jadanik sailkatuak daude Lautadako 4gara, Gasteizko Pinto pintto eta Aiaraldeko Altubepekoak.

Animo!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button