BERTSOTAN

Arabako finalerako dena prest

Aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketaren finala larunbatean izango da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, 17:30ean hasita.

Guztira sei bertsolari arituko dira azken norgehiagokan: Xabi Igoa, Manex Agirre, Peru Abarrategi, Iñaki Viñaspre, Oihane Perea, eta Paula Amilburu.

Txapela Serapio Lopez Ortuetak jantziko dio aurtengo txapeldunari, Arabako bertsolaritzan ibilbidea duena 1982an, Arabako lehen bertso eskolen sortzaileetako bat. 2017ko finalean kantatu zuen azken aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan. Bere ibilbidea eskertu nahi dio Arabako Bertsozale Elkarteak.

Zorterik onena guztiontzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button