IKUS-ENTZUN

J. A. Bayona zuzendariak FANT-eko “Fantastikoaren Izarra” saria jasoko du

Maiatzaren 2tik 11ra bere 25. edizioa ospatuko duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak J. A. Bayona Bartzelonako zuzendariari emango dio Fantastikoaren Izarra saria, fantasiazko generoaren barruan maisutasuna eta arrakastaz betetako ibilbidea aintzat hartuta. Zinegileak jaialdiaren amaiera ekitaldian jasoko du saria, maiatzaren 10ean, 20:00etatik aurrera, Guggenheim Museoan.

Bilboko jaialdiak generoaren barruan zinegile katalanak egindako ibilbide emankorra eta meteorikoa nabarmendu nahi du. Izan ere, bereak dira Mis vacaciones (1999) eta El hombre esponja (2002) film laburra, edota El Orfanato. Bayonak Zuzendari Hasiberriaren Goya Saria jaso zuen lan horri esker. 2010ean Lo Imposible lana errodatzen hasi zen. Filmak Oscar Sarietarako eta Urrezko Globoetarako izendapenak lortu zituen Naomi Watts protagonistarentzat, eta J.A Bayonak Zuzendari Onenaren Goya Saria irabazi zuen 2012an. Bayonak Kultura Ministerioak ematen duen Zinematografia Sari Nazionala irabazi zuen urte horretan ere. 2016an Un monstruo viene a verme estreinatu zuen, eta 2018an, Bayonak Jurassic World: Fallen Kingdom estreinatu zuen zuzendari gisa, Jurassic World-en bigarren partea eta Jurassic Park sagaren bosgarrena, ekoizle nagusi Steven Spielberg duena.

FANTek Joe Dante (1946, Morristown, New Jersey) zinegile estatubatuarrari eman zion iaz Fantastikoaren Izarra saria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button