IKUS-ENTZUN

Portugaleko film laburren zine zikloa, BilbaoArten

La gloria de hacer cine en Portugal izenburupean, herri horretako ekoizpena islatzen duen film laburren zine zikloa abiatu du BilbaoArtek, azaroaren 6tik 8ra. 13 filma laburrez osatutako egitarauan, Manoel de Oliveira edo Lois Patiño zuzendarien lanak ikusteko aukera izango da, saio bikoitzarekin. Film guztiak jatorrizko bertsioan pantailaratuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Gloria lusa ziklo heterogeneo horren barruan ere, Rodrigo Areias, Manuel Mozos, João Rosas, Alice Guimarães, Mónica Santos, Regina Pessoa, Diogo Costa Amarante, Rita Barbosa, Gabriel Abrantes, Eduardo Brito, Jose Miguel Ribeiro, eta Bill Morrison zuzendarien obrak ikusteko abagunea izango da.

Hiru egunotan, honako tituluak pantailaratuko dira: Cinema (Rodrigo Areias); A glória de fazer cinema em Portugal (Manuel Mozos); O velho do restelo (Manoel De Oliveira); Maria Do Mar, (João Rosas); Amélia e Duarte (Alice Guimarães/Mónica Santos); Kali, o Pequeno Vampiro (Regina Pessoa); Cidade Pequena (Diogo Costa Amarante); À Noite Fazem-Se Amigos (Rita Barbosa); A brief history of Princess X (Gabriel Abrantes); Penúmbria (Eduardo Brito); Estilhaços (Jose Miguel Ribeiro); Noite sem Distância (Lois Patiño); eta The Dockworker’s Dream (Bill Morrison).

Datu guztiak: BilbaoArte

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button