BERTSOTAN

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako irabazleak, Martin Abarrategi eta Manex Agirre

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako lehen edizio honetako txapela Manex Agirre Arriolabengoa eta Martin Abarrategi Sarrionandia bikoteak irabazi du.  Azken saioa  Legutioko kiroldegian jokatu zen.

Larunbat arratsaldean, Legutioko kiroldegian Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku) eta Unai Anda Delika (Ametzaga), Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio) eta Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), eta Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz) eta Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo) bikoteak bildu ziren bertsotan.

Saioak egin ostean, Manex Agirre Arriolabengoak eta Martin Abarrategik 828 puntu lortu zituzten; Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak 820 puntu; eta Oihane Perea Perez de Mendiolak eta Manu Bendala Garcia-Donasek 816 puntu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button