BERTSOTAN

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa hil honetan hasiko da

Arabako Binakako Bertsolari Txapelketaren nondik norakoak ezarri dituzte antolatzaileek. Apirilaren 17an hasiko da Izarran eta maiatzaren 22an amaituko da Legutioko kiroldegian.

Arazo asko izan dira bertsogintzarentzat, eta bertsolariek lasai kantatu ahal izateko baldintza egokiak bermatzen ez zirenez bestelako erabakiak hartu dira. Hortaz, aurtengoan Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa izango da, eta bertsolariak binaka arituko dira.

Diogun bezala, txapelketako lehenengo final laurdena apirilaren 17an jokatuko da, Izarran, eta maiatzaren 22an bukatuko da, Legutioko kirolgunean. Hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala izango dira guztira. Izarra, Araia, Oion, Amurrio, Gasteiz eta Legution izango da bertsoak entzuteko aukera.

Guztira 18 bertsolarik osatutako 9 bikote arituko dira final laurdenetan, 6 bikote finalerditan eta 3 bertsolari bikote finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Final laurden eta finalerdiak aretoetan jokatuko dira eta finala Legutiko kiroldegian.

Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean dituzue jakingarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button