LITERATURA

Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia

Kutxa Fundazioak 56. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egin du, literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedez.

Lehiaketa euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat da. Lan originalak eta lehendik partzialki edo osorik argitaratu gabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira, eta baldintza horiek indarrean egongo dira epaia eman arte.
Egile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du lehiaketara kategoria bakoitzeko.

Lanak onartzeko epea apirilaren 11an amaituko da. Lan irabazleak eta saridunak Donostian jakinaraziko dira irailaren 10ean.

Deialdi honetan sarituko diren modalitate lanak Euskarazko Kontakizun-Liburua (gutxienez 100 orrialde eta 15.000 euro); eta Euskarazko Antzerkia (gutxienez 60 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak, eta 15.000 euro) dira. Gauza bera sarituko da gaztelaniaz.

Baldintza guztiak hemen irakur ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button