Fernando Beorlegiren lanak Durangoko Arte eta Historia Museoko aretoak hartu ditu berriro, Solsticio Solar erakusketa enblematikoa egin eta hogeita lau urtera. Oraingo honetan, bilduma partikularretako 30 artelan inguru biltzen ditu erakusketak. Mostra horrek “euskal plastika garaikidearen bilakaeran funtsezkoa den artista baten ondarea berraurkitzea” ahalbidetuko du.
Erakusketak 1976-1996 aldiaren irakurketa kronologikoa eskaintzen du, artistaren bilakaerara eta Euskal Herriko eta Espainiako korronte artistikoekin izandako elkarrizketara hurbiltzeko aukera emanez.
Erakusketa aukera paregabea da “Beorlegiren obraren aberastasuna eta sakontasuna ezagutzeko, artearen historian izan duen papera eta ondorengo sortzaileen belaunaldietan izan duen eragina aldarrikatuz”.
Ekimen honekin, Museoak euskal ondare artistikoa ezagutarazteko eta aintzatesteko konpromisoa berresten du, Beorlegi bere historian ezinbesteko figura bihurtuz.
Hemen kontsultatu ahal dituzue egilearen biografiaren xehetasun guztiak.