
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiei eta abenturari buruzko berezia eskainiko du Bidaiarien Txokoa programaren bitartez.
Begoñako Udaltegian egingo den hamaikagarren edizio hau kultura brasildarrari buruzko erakusketa batek zabaldu du dagoeneko. Horretaz gain, bidaietako esperientziei buruzko hitzaldi zikloa, eta Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan egon diren lanak jasoko dira egitarauan.
Urriaren 6tik aurrera, eta aste horretan, bizitza edo bidaien ondorioz ikuspegi desberdina duten pertsonak protagonista izango dira hitzaldi zikloaren barruan.
Hala datorren asterako programatutako hitzaldien artean, Irandik egindako bidaia bat; Irati Anda eskalatzailearen abenturaren ikuspegia eskaladaren ikuspegitik; Iñigo Gabiriak Pirinioetan parapentean egindako bidaia; eta duela hamar urte mundua bizikletan ezagutzera abiatu zen eta 75.000 kilometro egin eta bi seme-alaba izan ondoren, bere ametsak betetzen jarraitzen duen bikote baten bizitza esperientzia izango ditugu.
Hitzaldi ziklo horren ondoren, Begoñako udaltegiak ikus-entzunezko hiru saio jasoko ditu, urriaren 14an, 15ean eta 16an. Bertan, Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan parte hartu duten zenbait film eta dokumental emango dira.
Jarduera guztiak Begoñako Udaltegian (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan) izango dira, doako sarrerarekin.
Informazio guztia: www.kulturabarrutik.net