IKUS-ENTZUN

Dokumentalak proiektatuko dituzte Irungo Kabigorrin

Kabigorri Ateneoak hiru dokumental ondu ditu hil honetan. Ostegunean, urriak 9, Yo Decido, El Tren de la Libertad aurkeztuko dute, 19:30ean; 2014ko otsailaren 1ean Madrilen izandako El tren de la libertad izeneko manifestazioari buruzko lana da.

Manifestazio emakumeen erabakitzeko eskubide eta abortuaren legearen erreformaren kontra egin zen. Filma Colectivo de Mujeres Cineastas Contra la Reforma de la Ley del Aborto izenpean bildutako askotariko emakumeek egin zuten. “Pertsona ezberdin artean egindako lana da, gehien bat emakume zinegile eta ikus-entzunezko komunikabideetan lan egiten duen emakumeak, elkarte batzuk, ekoizle eta sektoreko enpresak”.

Ostiralean, urriak 10, Homofobia,La Represion Olvidada filma proiektatuko dute, eta 16an, berriz, Indomables, una historia de mujeres libres.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button