BERTSOTAN

Arabako Bertso Kuadrillarteko lehiaketaren azken finalerdia

Igande honetan izango da azken finalerdia Arabako Bertso Kuadrillarteko lehiaketan. Murgiako udaletxean izango da saioa 18:30ean, eta han, Katuko muinoak (Gasteiz) eta Txandrio (Arabar Errioxa) taldeak lehiatuko dira. Hortik aterako da Izena pentsau bida eta Errexala taldeekin batera finalean ariko den hirugarren taldea.

Katuko muinoak taldeko kideak Eli Zaldua, Iñaki Viñaspre, Xabier Antia eta Ekaitz Samaniego dira, eta Txandrio taldekoak berriz, Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta, Beñat Otamendi, Peio Artetxe, Eñaut Insausti eta Unai Bengoetxea.

Urtarrilean hasi zen Arabako Bertso Kuadrillartekoa, eta guztira, bat-bateko 12 taldek hartu dute parte lehen fasean, eta hiru astez 12 saio egin ondoren 6 talde pasa ziren finalaurreko hauetara. Lehen finalaurrekoa Agurainen jokatu zen, bigarrena Bastidako Kultur Etxean, eta azkena, martxoaren 12an jokatuko da Murgiako udaletxean.

Martxoaren 25ean, onenek abestuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button