BESTELAKOAK

Rekalde-Ortzadar Komiki Lehiaketaren erakusketa

Xabiroi komiki-aldizkaria 2005eko ekainean sortu zuen Ikastolen Elkarteak, irakurle gazteei bereziki zuzendutako euskarazko irakurketa aukera berri bat sortzeko,  Euskal Herriko egileen lanentzat erakusleiho izateko eta kaleko ahozko euskararen transmisio bide izateko.

Hainbat zenbakitan euskal egilerik ospetsuenek euren lanak plazaratu dituzte: Antton Olariaga, Iñaki G. Holgado, Marko Armspach, Asisko Urmeneta, Juan Luis Landa, Patxi Huarte ZaldiEroa, eta abar.  Eta askotan, euskal istorio sortzaile ezagunak komikira erakarri ditu ekimenak: Harkaitz Cano, Eider Rodriguez, Iban Zaldua, Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Arantxa Iturbe eta Patxi Zubizarreta, besteak beste.

Urteroko bilduma bat eta hiru zenbakirekin, Xabiroi euskal komikiaren erreferentzia garrantzitsuenetako bat bihurtu da eta esan daiteke, inoiz baino biziago jarraitzen duela istorio berriak sortzen.

Honetaz jabetzeko Bilboko Rekalde Aretoan komikiaren gaineko erakusketa bat atondu da  azaroaren 08tik 2012ko urtarrilaren 08ra bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button