IKUS-ENTZUN

“Harreman Asimetrikoak: Krisiari Inguruko Kontaketak”

Titulu horrekin abiatu dute egun hauetan Gasteizko Montehermoson zinema ziklo berria.
Gaur egungo krisia eta honek bai Ipar bai Hego herrialdetan dauzkan ondorioak ikuspuntu ezberdinetatik jorratzen duten dokumental eta hitzaldien emanaldia izango da Garapenaren Lankidetzarako Zerbitzuarekin batera Montehermoso Kulturunean.

Atzo hasi zen zikloan honako lanak ikusi ahalko dira:
Abenduak 11: We Feed the World (Guk elikatzen dugu mundua). Erwin Wagenhofer. (Austria, 2005, 96’).
Abenduak 12: Xρεοκρατια (Deudokrazia). Katerina Kitidi eta Ari Hatzistefanou. (Grezia, 2011, 75’)
Abenduak 13: Inside Job (Lan konfidentziala). Charles Ferguson. (EEBB, 2010, 105’)
Abenduak 14: The Shock Doctrine (Shockaren doktrina). Michael Winterbottom eta Matt Whitecross. (Erresuma Batua, 2009, 79’)



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button