ARTEA

“Soinua duten argazkiak”

Iñigo Malvido (Malvido Fotografia) argazkilari donostiarrak eszenatokietan egindako argazkiak paratu ditu Gipuzkoako hiriburuko Egia auzoan dagoen Gazteszena gunean, Soinua duten argazkiak izenburupean.

Bertan, besteak beste, Barricada taldeko Alfredo Piedrafita, La Oreja De Van Gogh bandako Leire Martínez, edo Marea-ko Kutxi Romerore irudiak daude ikusgai.

Malvidok Inforock webgunean eta Heavyrock aldizkarian argitaratzen ditu bere argazki musikalak. Halere, bestelako esparruetan ere aritzen da argazkilari gipuzkoarra, esaterako, moda aldizkarietarako egiten ditu lanak: Vogue, Mujer de Hoy edo S Moda.

Gasteszenako erakusketaz gainera, Malvidok Donostiak paratuko dituen beste erakusketa batzuen berri eman du: maiatzean, Keler Gunean, Subespacio-n eta Olatu Talka ekimenaren baitan. Ekainean, halaber, La Bretxan izango dira bere argazkiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button