ESZENA

“Antzerkigintza Berriak” programa abian da

Bilboko Arriaga Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak, eta Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Antzerkigintza Berriak programa abiatu dute. Ekimenaren helburua honakoa da:  sortzen ari diren antzerkigileei eta beste arlo artistiko batzuetatik etorritakoei (literatura, zinema…) antzerkiaren ingurunera hurbilaraztea. Deialdian parte hartzeko epea martxoaren 31n amaituko da.

Proiektuaren xedea ere sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea da, “antzerkigintzako materialak sortzeko harrobi bat eratzeko eta, horrela, antzerki konpainientzako eta sormen eszenikoarentzako erreferente bat eraikitzeko, bai eta antzerki testu berrien sormena sustatu ere”.

Deialdian zortzi sortzaile hautatuko dira antzezlan bat gara dezaten arte eszenikoen profesionalen gidaritzapeko prozesu batean. 2021eko maiatza eta urria bitartean egingo dira prozesu horiek, eta sortutako obra dramatikoen artetik bat, bi edo hiru hautatuko dira eszenaratzeko, parte hartzen duten hiru antzokiek ekoitzita.

Edozein kasutan, obra dramatiko bat hautatzeak eta ekoizteak ez dakar nahitaez berekin eszenaratzea egileak berak zuzentzea. Erabaki hori hiru antzoki parte-hartzaileen esku dago.

Hautaturiko pertsonek 3.300 euroko diru-laguntza bat izango dute, proiektuan jardutearen eta laborategietako dieten truke.

Interesa izanez gero, hona hemen jakingarri guztiak xehetasunez adierazita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button