ESZENA

Antzerkiaz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko aukera Nafarroan

Sendaberri Nafarroako Antzoki sarearen ziklo propioa da, Nafar Gobernuko Kultura eta Kirol Sailaren kolaborazioarekin diseinatzen dena. Programa horrek hamalau konpainia eramango ditu Nafarroatik, herriz herri, antzerkiaz, dantzaz eta zirkuaz gozatzeko aukera eskainiz. 32 herritan garatuko da eta 65 emanaldi izango ditu zikloak.

Sendaberrik ia urte osoan eskainiko ditu emanaldiak, izan ere, datorren azaroan amaituko da. Bere helburu nagusia espazio eszenikoen ohiko programazioa aberastea eta osatzea da, parte hartzen duten herriei bide horretan lagunduz. Era berean, sorkuntza-ildo garaikideago batean lan egiten duten edo gai sozialagoak lantzen dituzten konpainiei ere lagundu nahi zaie.

Antzerkiaren emanaldiei begira, Boga-Boga, Entrañas, Coriolis, Logela, Producciones Maestras, Iluna Pez Limbo eta Yarleku dira parte hartuko duten konpainietako batzuk.

Antzerkiaz gain, zirkua ere ikusgai izango da, eta esparru horretan, La Banda konpainiak Yugen lana aurkeztuko du, eta Alodeya konpainiak Rube izeneko lana egingo du.

Eta dantzari dagokionean, Akira Yoshida & Lali Ayguaderen Together to get there pieza eta iXa konpainiaren Nik.Eu.2.0 lana ikusiko ahalko dira.

Sendaberrik eratu duen egitarau osoa hemen ikus dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button