ESZENA

“Antzerkiaren Maiatza” ekimena, Hendaian

Hendaiako hiria antzerkiz beteko da egun hauetan Antzerkiaren Maiatza ekimenari esker. Makina bat konpainiak hartuko dute parte 24tik 27ra antzerkitik abangoardistena bilduko duen ikusgarrian.

Théatre des Chimères kolektiboaren ardura izan da orain arte ekimenaren antolaketa, baina orain Hendaiako Herriko Etxearen Kultura Zerbitzuaren eskura pasatu da, baina halarik ere, elkarrekin egiteko beste proiektuak garatzen ari dira.

Aurtengo edizioan karrika arteko, antzerkiko, zirkoko, dantzako eta musikako hogei bat konpainia ezagutzeko aukera izango da. “Aldi honek zenbait gauza berri dakarkigu: festibalaren herrixkaren izpiritua indartzea, leku berri gehiago birpentsatuz; goizetako jarduera eta topaketak plantan ematea: haurrak antzerkira hurbiltzeko egonaldiak; konpainiekiko topaketak eta eztabaida irekiak; lagunarte oneko uneak: elkarteen bazkaria igandean, … horiek guztiak erantsiko zaizkio aurten lehen ere baziren hitzorduetara, hala nola haurren herrixka edo igandeko mutxikoak.”

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button