ARTEA

“Bilbo Sketch”, koaderno-margo lehiaketa

Arte lehiaketa interesgarria ondu du Elkar argitaletxeak Bilboko Arte Ederrak Jardunaldiak ekimenaren baitan. Hala, apirilaren 27an lehiaketan izena eman duten guztiek koaderno bat jasoko dute argitaletxe horrek Poza Lizentziatuaren kalean daukan dendan, eta bertan marrazkiak egin beharko dituzte.

Libreta horretaz gain, Bilboko mapa bat ere jasoko dute. Izan ere, partaideek derrigorrean egin beharko dituzte Bilboko bost toki esanguratsuenen irudiak: Guggenheim Bilbao Museoa, Uribitarte Pasealekua, Plaza Berria, Zazpikaleak eta Bilborock. Aipatutakoez gain, Bilboko hirian zehar egindako nahi adina marrazki ere aurkeztu ahalko dituzte. Erabili beharreko marrazketa teknika guztiz librea da.

Koadernoa apirilaren 27ko10:30erik 12:00etara jasoko da, eta 19:00ak baino lehen entregatu.

Bi kategoria izango dira: Helduak, 16 urtetik gorakoak, eta Haurrak, 15 urtetik beherakoak. Hiru sari izango dira: erreportaje onena, marrazki onena eta haurren lan onena. Epaimahaia Elkar argitaletxeko ilustratzaile eta diseinu taldeak osatuko du.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago jakin nahi izanez gero: http://www.elkar.com/aretoa

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button