BESTELAKOAK

Astiberri komiki-argitaletxearekin solastatuko dira Azkuna Zentroan

Astiberri komiki-argitaletxeak 15 urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, Borja Crespo kazetari eta komikizale sutsuak Bilboko komiki-argitaletxearen katalogoko lan azpimarragarrienak izango ditu hizpide, Crespok zuzendutako Aurrez Aurre programaren  baitan, Azkuna Zentroan, apirilaren 7an, 19:00etatik aurrera.

Solasaldian, Espainiako Komiki Sari Nazionala jaso duten Astiberriko hiru nobela grafikoen autoreek parte hartuko dute:  Arrugas, Paco Roca (2008); Dublinés, Alfonso Zapico (2012) eta Las Meninas, Javier Olivares eta Santiago Garcia (2015).

Aipatutako komikigileez gainera, Fernando Tarancón editoreak eta Nadar eta Mamen Moreu autoreak ere izango dira Aurrez Aurre programaren hitzordu komikizalean.

Informazio gehiago: azkunazentroa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button