ESZENA

Antzerkia, musika, dantza, eta zinema, Getxoko Muxikebarrin

Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresu zentroak, programazio bizia eskainiko du urte hasiera honetan antzerkia, musika, dantza, zinema eta haurrentzako ikuskizunak programatuta. Guztira 30 ekitaldi baino gehiago izango dira.

Musikaren esparruan, Muxikebarrik genero eta estilo askotariko artista eta taldeak hartuko ditu. Kiko Veneno (16an),  Aurrera taldea (17an) eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (21ean) jardungo dira hil honetan. Otsailean, Guda Dantza ska-talde gaztea arituko da 3an, Judith Jauregui piano-jotzaile donostiarra, 5ean, eta hilaren 10ean, Korrontzi taldeak Koplariak ikuskizuna eskainiko du. Otsailaren 19an, En Tol Sarmiento banda arituko da, eta amaitzeko Zea Maysek kontzertua egingo du.  Martxoan Dead Bronco taldearen The Announciation disko berriaren aurkezpena nabarmenduko dugu. Eta apirilean, Silvia Perez Cruz kantaria edota Isabel Rey izen sopranoaren errezitaldiak ere ondu dira.

Antzerkiari dagokionean, Muxikebarrik hamar obra eskainiko ditu 2021eko lehenengo lauhilekoan. Horien artean nabarmendu behar da Señora de rojo sobre fondo gris (urtarrilak 9), Jose Sacristan aktoreak antzeztuta, edota Puertas abiertas (martxoak 5), Cayetana Guillen Cuervo eta Ayoub El Hilai protagonistak dituena. Bai eta Tanttakaren El viaje a América (urtarrilak 30) lan dibertigarria, Utopian getxotar taldearen Ophelia (otsailak 6), ¿Cómo hemos llegado a esto? (otsailak 17) eta Losers (martxoak 20) komediak ere.

Dantzaren esparruan, urtarrilaren 27an, Matxalen Bilbaok eta Natalia Garciak osatutako bikoteak Serenity Suite eskainiko du; otsailaren 20an, Organik taldea arituko da; martxoaren 13an Aukeran dantza taldeak eta Aitor Etxebarriak Biz hitza eskainiko dute; eta azkenik, apirilaren 18an, Input Danza konpainiak Nosotros aurkeztuko du.

Programazioa osatzeko umorea, haurentzako ikuskizunak eta zinema zikloa bat ere antolatu dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button