ESZENA

Antzerkia, dantza eta akrobaziak

Larunbatean, uztailaren 17an, antzerkia, dantza eta akrobazia bateratzen dituen Cia Moveoren Echoes izeneko ikuskizuna taularatuko da Durangoko Uda kulturaz blai programaren barruan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Sarearen bidez antolatzen duen Dantzaren XVII. Zirkuituaren koreografia Festival d’Arts de Carrer de La Mercè jaialdian estreinatu zen 2020an.

Piezak, modu ludiko eta ironikoan, “gure banakotasun-nahia eta gure arteko konexio/mendekotasunak” gogorarazi nahi ditu. “Non sortzen dira gure ekintzak, gure pentsamenduak, gure nahiak? Geureak dira ala inguratzen gaituen munduaren oihartzunak dira?”
Echoes ikuskizunak hizkuntza propio eta oso fisikoa erabiltzen du, antzerkia, dantza eta akrobazia nahasten dituena.

Cia Moveo 2005etik, gorputzaren aukera narratiboak eta mugimenduaren aberastasun espresiboa esploratzen ditu. Jestuen bidezko ilustraziotik urruti eta nabarmenkeriatik bereizitako gorputzaren plastikotasun abstraktutik urruti, Moveo konpainiak hizkuntza fisikoaren garapena ikertzen eta lantzen du, askotariko diziplinen arteko lotura bilatuz etengabe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button